263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea, gaixotasun-bajaren aldian

2020ko irailaren 9an, Udaleko alkate udalburuak, dekretu hau eman zuen, osorik eta hitzez-hitz jasotzen dena:

“Gaixotasun-baja dela-eta, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedaturik dagoena, honen bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatearen eginkizun guztiak uztea lehen alkateorde Jose Francisco Errandonea Zubietaren esku, 2020ko irailaren 9tik aurrera, eta gaixotasun-bajak dirauen egun guztietan.

Bigarrena.–Dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Edonola ere, eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.”

Sunbillan, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2012864