263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zuntz optikoaren sarea zabaltzeko plana. Onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 29an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen, xedapen zatian honako hau dioena hitzez hitz:

“Lehena.–Hasiera batez onestea Ribaforadako udal-mugartean zuntz optikoaren sarea zabaltzeko plana. Bederatzi orrialde dira; Rubén Gorena Martínezek idatzi du, eta Adamo Telecom Iberia SAUk aurkeztu, eta bat heldu da Telekomunikazoei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Legearekin, bai eta 2020ko urriaren 29ko txosten teknikoaren ondorioarekin, zeinak hauxe baitio:

1. Ribaforadako udal plan orokorreko baldintza espezifikoak betetzea:

–Ribaforadak baditu eraikin babestu sorta bat bere Udal Planean, 32. artikuluan. Eraikin horiek katalogaturik daude Lurzorua eta eraikuntzak erabiltzeko araubidearen 4. atalean. Hirigintzako Araudi Orokorra. Eraikin horietan, sareak lurpekoa izan beharko du.

–Kaleak fatxadatik fatxadara gurutzatzen direnean segurtasun publikoari eragiten ahal zaio; horregatik, halakoetan ere sarea lurpetik igaroko da. Salbuespen bakanak izan daitezke, eta horiek banan-banan aztertuko dira. Gainera, kablea fatxaden gainetik igarotzeko, beharrezkoa izanen da haien jabeek berariaz baimentzea.

–Orobat, kontuan hartu beharko da xedaturik dagoena Urbanizazio-ordenantzako Zortzigarren atalean (telefonia), II. kapituluan (Urbanizaziorako baldintza orokorrak), Ribaforadako Udalaren hirigintza-planaren testu bateginaren barnean. Horren arabera, telefono instalazioa eginen da enpresa hornitzaileen jarraibideen arabera, unean uneko araudi eta erregelamendu berariazkoak betez. 27. artikulua. Irizpide orokorrak.

–Sarearen ezaugarriei dagokienez. 28. artikulua. Zortzigarren atala. Telefonia. II. kapitulua. Urbanizazio-ordenantzako urbanizaziorako baldintza orokorrak, Ribaforadako Udalaren hirigintza-planaren testu bateginaren barnean: Zangetan sartutako sarea proiektatuko da. Eredu-sekzioa 30 cm zabal izanen da, eta sakonera, berriz, 80 cm bi kanalizazioko hodietarako, eta 90 cm lau kanalizaziokoetarako. Galtzadaren azpiko hodiek gutxienez 60 cm-ko sakonera izanen dute. Kutxatilak H eta M eredu normalizatuetakoak izanen dira, H-175 hormigoiz eginak. Eroanbideak PVCkoak izanen dira, eta 60 mm-ko diametro izendatua izanen dute (63 x 1,2 mm). Alanbre galbanizatuko gidariak izanen dituzte. Hodiak HM-20 hormigoiz indartuko dira. Kutxatilen oinetan H motako banaketa-armairu normalizatuak aurreikusiko dira.

2. Sarea zabaltzeko plana onesteak ez du baimentzen egitea aurkeztutako planean agertzen ez den inolako obrarik, edo inolako posturik instalatzea. Hortaz, obrak hasi aurretik behar den proiektua aurkeztu beharko da, agertzen dituena egoki diren instalazioak eta obrak, egoki den obra-lizentziaren eskaerarekin batera.

3. Sarea zabaltzeko plana onesteak ez du galarazten jabetza eskubidea, ezta nahitaezkoak diren baimenak eskatzea ere, tokiko edo sektoreko araubideko legeriarekin bat.

4. Aurkeztutako sarea zabaltzeko planean, azkeneko orrialdean, informazio bat eskatzen da, baina Udalak ez dauka.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta erabakiaren xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, informazio publikoaren ondorioetarako, hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, aurkez daitezke egoki jotzen diren alegazioak”.

Ribaforadan, 2020ko urriaren 30ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2012867