263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6. eta 7. aldaketak 2020. urteko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko irailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituen espedienteak. Hona hemen:

6/2020 aurrekontu-aldaketa: Aparteko kredituaren espedientea, argiteria publikoko tarte berri bat jartzeko Iturtxipia kiroldegiaren eta Oteitzako industrialdearen artean, 28.000,00 euro gastuen 1650,6090000 partidan: “Argiteriako tarte berria kiroldegia-industrialdea”. Honela finantzatuko da: diru-sarreren 7508001 partida: “Libreki erabakitzeko plana-Despopulazioari aurre egitea”, 16.518,00 euro, eta diru-sarreren 87000 partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 11.482,00 euro.

7/2020 aurrekontu-aldaketa: Aparteko kredituaren espedientea, udaletxean eta kiroldegian barneko argiteria berritzeko, baita osasun kontsultategian aire girotua instalatzeko ere, 35.000 euro gastuen 9200,6320000 partidan: “Barneko argiteria udaletxean eta kiroldegian” eta 3.368,24 euro gastuen 3121,6220000 partidan: “Aire girotua osasun kontsultategian”. Honela finantzatuko da: diru-sarreren 7508003 partida: “Aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako”, 38.368,24 euro.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea”), zeinak 18. artikulura igortzen baitu. Foru dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontu eta gastu publikoaren arloan.

Oteitzan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2012751