263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Enkante publikoa, herri-lurrak errentamenduan emateko, 3. poligonoko 189. lurzatian

Herri honetako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du udaletxean, azaroaren 16an, astelehena, goizeko bederatzietan, Oteitzako 3. poligonoko 189. lurzatia (84. lotea) bi urtez errentamenduan emateko. Lurzati hori libre gelditu da, adjudikazioduna hil egin baita.

Baldintza-agiria eta gainerako dokumentazioa ikusgai daude udal bulegoetan, interesdunen eskura.

Hau dena argitara ematen da, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 156.2 artikuluan ezarritakoa betez.

Oteitzan, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2012232