263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Erabakia, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko. Hasierako onespena.

Lesakako Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Onestea Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) estatutuak.

2.–Hasiera batez onestea Lesakako Udala UEMAn sartzea, eta erabaki hau hilabetez jendaurrean edukitzea, Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratu ondoren.

Lesakan, 2020ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2012869