263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2020ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8koan. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin-betiko onetsi eta argitaratzen da aurrekontu-aldaketa, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua: 26.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 26.000,00 euro.

–Finantziazioa:

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua: 19.000,00 euro.

8. kapitulua: 7.000,00 euro.

Finantziazioa, guztira: 26.000,00 euro.

Lesakan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2012865