263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2020ko urriaren 29an, erabaki zuen hasiera batez onestea honako aldaketa hau 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean:

11/2020 aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua sortzea, berekin dakarrena aurrekontu-aplikazio hau: “9200-62201-Igogailua jartzea Udaletxean”, Larragako Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean. 102.000,00 euro dira.

Aparteko kreditu hori honela finantzatuko da:

1. “7508008-Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, uztailaren 1eko 13/2020 Foru Legea - Kapital transferentzien aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko: 86.528,20 euro.

2. Aktibatzea eperako ezarpenak (inbertsio funtsak), diru-sarreren 8. kapituluaren kargura (“Finantza-aktiboak”): 15.471,80 euro.

Delako espedientea ikusgai egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, behin betiko onesteko; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin, 18. artikuluarekin lotuta (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan), eta, orobat, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin, 202. artikuluarekin lotuta.

Larragan, 2020ko urriaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2012963