263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

6-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 6-10/2020 aurrekontu-aldaketak 2020ko aurrekontu orokorrean.

Jendaurreko epea ireki zen iragarkia jarriz 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan, eta erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatutako aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, honako arau hauekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikulua, 202.1 artikuluarekin loturik, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua. Argitara ematen da, bete dadin aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa.

Aldaketa horien edukia aipatutako Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaltzen da.

Larragan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2012835