263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

10. eta 11. aldaketak 2020. urteko aurrekontuan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 10. eta 11. aldaketak 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Muetzen (Gesalatz), 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2012697