263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

4tik 8ra bitarteko aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez, eta idazkari kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batez onetsi zuen aparteko krediturako eta kreditu-gehigarrirako espediente bat 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da, Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212 artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2012742