263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketen espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ergoienan, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2012828