263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

4/2020 eta 6/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko irailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko 4/2020 eta 6/2020 espedienteak, kreditu gehikuntza bat eta aparteko kreditu bat gaitzeko, hurrenez hurren.

Iragarkia 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Behin betiko onartutako aldaketak honako hauek dira:

Kreditu gehikuntza:

GASTUAK:

1-1533-61900. “Ameztia iraganbideko eta Parrokia kaleko espaloien inbertsioa”: 22.888,23 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 22.888,23 euro.

Aparteko kreditua:

GASTUAK:

1-4300-63700. “Merkataritzaren erakartze eta antolamendurako plana”: 48.400,09 euro.

FINANTZAKETA:

1 76220. “PAOC gastuen itzulketa”: 8.311,22 euro:

1 8700000. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 40.088,87 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2012833