263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 25ean, 6. eta 7. aurrekontu-aldaketen hasierako onespena eman zen argitara. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2020KO 6. ETA 7. AURREKONTU-ALDAKETAK

6/2020 AA.–Aparteko kreditua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 237.000 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 17.000 euro.

Finantzaketa, beste diru-sarrera batzuekin eta beheititutako gastuekin:

7. kapitulua.–(Diru-sarrerak) Kapital transferentziak: 110.000 euro.

8. kapitulua.–(Diru-sarrerak) Finantza-aktiboak: 120.000 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 24.000 euro.

6/2020 AA.–Kreditu-gehigarria.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 45.000 euro.

Finantzaketa, gastuen aplikaziotik kredituak gutxituz:

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 24.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Cortesko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cortesen, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2012700