263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Castejongo Udalaren 2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2020ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost egun balioduneko epean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, 235. artikuluarekin loturik (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Aipatutako jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2020ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2012878