263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2020ko 14., 15. eta 16. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 14., 15. eta 16. aurrekontu-aldaketak Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

14/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

Kreditu transferentzia honako partida honetara:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-16501-61900

Argiteria publikoa berritzea; energia-efizientzia

29.000,00 euro

1-15330-62400

Udal ibilgailuak erostea

30.000,00 euro

Guztira

59.000,00 euro

Honako partida honetan kreditua beheitituta finantzatua:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-3380322620

Iraileko jaiak eta gazteriaren jaiak

-59.000,00 euro

Guztira

-59.000,00 euro

15/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Gastuetako partida hau gaitzen da:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-15330-62400

Udal ibilgailuak erostea

25.300,00 euro

Guztira

25.300,00 euro

Finantzabideak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-75050

Energia-efizientzia sustatzeko laguntza

7.500,00 euro

1-7508001

Suspertze ekonomiko eta sozialerako funtsa

1.000,00 euro

1-87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

16.800,00 euro

Guztira

25.300,00 euro

16/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-42500-60900

Energia berriztagarria eta mugikortasun elektrikoa

15.300,00 euro

Guztira

15.300,00 euro

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1-87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

12.500,00 euro

1-7508001

Suspertze ekonomiko eta sozialerako funtsa

1.000,00 euro

1-75050

Energia-efizientzia sustatzeko laguntzak

1.800,00 euro

Guztira

15.300,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2012834