263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

1-9/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko urriaren 23an egin osoko bilkuran eta zinegotzi guztiak bat etorrita, hasiera batez onetsi zuen 1.etik 9.era bitarteko aldaketak egitea Cabanillasko Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Adierazitako jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Cabanillasen, 2020ko urriaren 26an.–Jarduneko alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2012528