263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko urriaren 28an, asteazkena, egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4/2020 aldaketa 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean (Montepioko kuotak, modernizazio teknologikoa, Urtxintxako galdarak eta merkataritzari laguntzeko funtsa).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Berriozarren, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2012821