263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2020 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 13ko 46/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen honako proiektu hau: “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)”.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian ez dela alegaziorik aurkeztu.

Proiektuak badu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostena.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea “Luizia egonkortzeko eraikitze proiektua NA-5310 errepideko 5+000 k.p.an, Uxuen (Nafarroa)” proiektua. Aurrekontua 424.200,70 eurokoa da (BEZa barne).

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Uxueko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2012852