263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2020 aldaketa 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2020 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beraskoainen, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2012748