263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIBE-ATALLU

Ordenantza, Arribe-Atalluko Kontzejuaren baso-bide eta pisten aprobetxamendu bereziari buruzkoa. Hasierako onespena

Arribe-Atalluko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arribe-Atalluko Kontzejuaren baso-bide eta pisten aprobetxamendu bereziari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu ezean, Ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da.

Arribe-Atallun, 2020ko urriaren 27an.–Kontzejuko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2012965