263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Udal honetako alkateak 556/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko urriaren 20an. Hona hemen testu osoa:

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

Ebazten dut:

Antsoaingo Udaleko egiaztapenerako kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.ansoain.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.

2. Segurtasun kriptografikoa izatea, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuko sistema baten baliokide.

3. Kodea baliatuz irispidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta dohainik izanen dute agirirako sarbidea.

4. Toki erakundea identifikatutzat joko da, bere Interneteko atarian edo bestelako sarbide-puntu batean bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, baldin horiek legez egoitza elektronikoak badira.

Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Antsoainen, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2012286