263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

25/2020 eta 28/2020 aurrekontu-aldaketen espedientea. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 25/2020 eta 28/2020 aurrekontu-aldaketen espedientea, aparteko kredituari dagokiona 2020ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012897