263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aparteko kreditua:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 173.100,00 euro.

Finantzaketa: bajak beste partida batzuetako kredituetan:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 143.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 30.000,00 euro.

Ablitasen, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2012844