263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin, aldi baterako, zuzendariaren lanpostua Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoan

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako, zuzendariaren lanpostua Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxea erakunde autonomoan, izendapen askeko lan-araubidean, eta erreserbarako zerrenda bat egitea kategoria horretarako, Zangozako Udalaren San Vicente de Paúl Zahar Etxerako.

Udalaren aurrekontuan horretarako ezarritako ordainsariak izanen ditu lanpostuak: B mailari dagokion zenbatekoa + %35 euro urtean.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta oinarrien testu osoa eskura egonen da udal webgunean (www.sanguesa.es) eta Zangozako Udalaren bulego nagusietan (kale nagusia 35, behea, 31400 Zangoza).

Zangozan, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2013170