263. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3679E/2020 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zuzentzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 11n emandako 1684E/2020 Ebazpenaren 15.9 oinarriko bigarren paragrafoa.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileren ekainaren 11ko 1684E/2020 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak onetsi ziren COVID-19ak ukitutako sektoreetako landunei zuzendutako prestakuntza programak gauzatzeko 2020an.

Akatsa atzeman da dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzeari buruzko 15.9 oinarriaren bigarren paragrafoan.

Akatsen zuzenketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezartzen da.

Aipatu ebazpenaren 15.9 oinarrian, bigarren paragrafoan, honela dioen tokian:

“Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %15ena.”

Honako hau behar du:

“Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %30ena.”

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aipatu akatsa zuzentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 11n emandako 1684E/2020 Ebazpenaren 15.9 oinarriko bigarren paragrafoa zuzentzea. Ebazpen horren bidez onetsi ziren dirulaguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak COVID-19ak ukitutako sektoreetako landunei zuzendutako prestakuntza programak gauzatzeko 2020an.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2012753