261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

2020. urteko ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2020ko urriaren 20tik azaroaren 30era izanen dela Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2020ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2012249