261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasaren ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa hau.

Erabakia 2020ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Buñuelen, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

ALDAKETA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAREN ORDENANTZA FISKALEAN. BEHIN BETIKO ONESPENA (6. ARTIKULUA ZATI BATEAN ALDATZEA ETA XEDAPEN IRAGANKORRAK GEHITZEA)

6. artikulua.

Tasen tarifak aldatzen dira, ondoren aditzera ematen den eran, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

–Kirol instalazioen erabilera:

Igerilekuak:

Abonamenduak:

  • Banakako abonamenduak:
  • 2-6 urte: 11,50 euro.
  • 7-15 urte: 23,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 31,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 25,50 euro.
  • Familientzako abonamenduak:
  • 2 kideko familia:
  • 2-6 urte: 10,50 euro.
  • 7-15 urte: 21,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 28,50 euro.
  • 3 kideko familia:
  • 2-6 urte: 9,50 euro.
  • 7-15 urte: 19,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 26,50 euro.
  • 3 kidetik gorako familia:
  • 2-6 urte: 9,00 euro.
  • 7-15 urte: 17,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 21,50 euro.

Igerilekua eta kiroldegia:

Abonamenduak:

  • Banakako abonamenduak:
  • 2-6 urte: 28,00 euro.
  • 7-15 urte: 60,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 97,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 75,00 euro.
  • Familientzako abonamenduak:
  • 2 kideko familia:
  • 2-6 urte: 25,50 euro.
  • 7-15 urte: 54,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 88,00 euro.
  • 3 kideko familia:
  • 2-6 urte: 23,50 euro.
  • 7-15 urte: 49,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 79,00 euro.
  • 3 kidetik gorako familia:
  • 2-6 urte: 20,50 euro.
  • 7-15 urte: 42,00 euro.
  • 16 urtetik gora: 68,00 euro.

Salbuespenezko egoera dela kausa, eta presazko aldaketen aplikazioagatik gerta litezkeen egoeren aurrean, xedapen iragankor hauek gehitzen dira:

Lehen xedapen iragankorra.–Kiroldegiaren eta igerilekuen abonamendu mistoa hartu zutenek ez badute abonamendu hori erabili nahi udan Udalaren igerilekuetan sartzeko, eskatu beharko dute tarifa aldatzeko; horrela, kiroldegia bakarrik erabiltzeko egonen dira abonaturik, eta igerilekuen instalazioak ez erabiltzearen zatia itzuliko zaie. Ez da aldatzen ahalko instalazioen erabilerari ez dagokion beste tarifarik; hau da, kiroldegiko eta igerilekuetako abonatua izatetik kiroldegi abonatu soila izatera pasatzen ahalko da, baina ez da aldatzen ahalko tarifan sartzen diren kideen kopurua.

Bigarren xedapen iragankorra.–Aldi berean erregularizatuko dira kiroldegiko eta igerilekuetako abonamendu mistoa dutenen tarifak, tasen aldaketengatik, eta kiroldegiko tarifak, alarma-egoeraren aldian instalazioak itxita egoteagatik, eta hori ofizioz eginen da, aurki aditzera emanen den prozedura bati jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L2012352