260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Udako igerilekuetako bonu sozialen jarduketa-protokoloa. Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udako igerilekuetako bonu sozialen jarduketa-protokoloa (2020ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 23koa).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatutako protokoloa, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Uharten, 2020ko urriaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

UDAKO IGERILEKUETARAKO PASEEN BONU SOZIALEN BARNE-PROTOKOLOA, UHARTEKO ETA ESTERIBARKO OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUEN MANKOMUNITATEARENA

1.–Doako pase motak.

1.1. Pase arruntak:

1.1.1. Errenta bermatua jasotzen duten eta adingabeak ardurapean dituzten familia-unitateak.

1.1.2. 5.157,48 euroko edo hortik beherako per capita errenta duten familia-unitateak, azken errenta-aitorpeneko diru-sarreren arabera.

1.1.3. Adingabeak harreran dituzten familia-unitateak. (Zuzenean eskuratuko dituzte paseak, egoera ekonomikoa kontuan hartu gabe).

Irizpide ekonomikoak ezartzeko orduan, honako alderdi hauek hartu dira kontuan: Errenta bermatuaren 2020ko zenbatekoak 2 pertsonarentzat edo gehiagorentzat.

1.2. Ezohiko paseak:

1.2.1. Kasuaren erreferentziako gizarte-langileak eta/edo familia horrekin esku hartzen duen gizarte-langileak balorazio soziala eta salbuespenezkoa (arau orokorrari dagokionez) egiten ahalko dute, betiere familia-unitatea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan artatzen badute, Haurren eta Familiaren Programatik edo gizarte-zerbitzuko beste edozein programatik.

Ezohiko paseak erreferentziako gizarte-langilearekin hitzordua eskatu ondoren emanen dira.

Gizarte-balorazio hori lortzeko irizpideak honako hauek izanen dira: adingabeen prebentzioa eta/edo familia-unitate horren arretan eta/edo esku-hartzean helburu gisa ezarritako irizpideak.

2.–Familia-unitateei emanen zaien pase kopurua.

Adingabeentzako eta gurasoetako batentzako pasea kudeatuko dira.

2.1. Publizitate-proposamena:

Uharten: informazio-ohar bat jarriko da maiatzeko agendan.

Esteribarren, onuradun izaten ahal diren eta igerileku-pasea eskuratzen ahal duten familiekin hitz eginen dute ekainean.

3.–Eskabidea, epeak eta agiriak.

3.1. Datak eta epeak:

3.1.1. Uharten: udako igerilekurako paseen bonu soziala eskuratzeko eskaerak maiatzaren lehen eta bigarren asteetan jasoko dira oinarrizko gizarte-zerbitzuan:

Esteribarren: ekainean jasoko dira eskaerak.

3.1.2. Uharteren kasuan, maiatzeko azken astean, oinarrizko gizarte-zerbitzutik doako paseak eskuratuko dituzten familien (gurasoetako bat eta adingabe bat) zerrenda bat bidaliko da kiroldegira.

3.1.3. Uharten: Mankomunitateko lehendakariaren ebazpena beharko da.

Esteribarren: alkatetza-ebazpena.

3.1.4. Uharten: kiroldegiak kudeatuko ditu pase horiek eta familiei 2,5 euro kobratuko dizkie pase bakoitzeko, barne-irizpideei jarraikiz. Aurreko urteko txartela gorde duten pertsonen kasuan izan ezik. Kiroldegiak «sartzeko eskubidea» izaten ahalko du zorrak dituzten familien kasuan.

Esteribarren: kiroldegiak barne-irizpideen arabera kudeatuko ditu paseak, ahalik eta modurik eraginkorrenean.

3.2. Agiriak:

3.2.1. Pase arruntak.

3.2.1.1. Errenta bermatua jasotzen duten eta adingabeak ardurapean dituzten familia-unitateentzat. Udako igerilekuan sartzeko bonu sozialaren eskaera-eredu sinatua bakarrik aurkeztu beharko da gizarte-zerbitzuan.

3.2.1.2. Familia-harreran dauden adingabeak dituzten familia-unitateentzat, udako igerilekuan sartzeko bonu sozialaren eskaera-eredu sinatua eta egoera hori egiaztatzen duen frogagiria aurkeztu beharko dira.

3.2.1.3. Gainerako eskaeretarako, azken 6 hilabeteetako diru-sarreren muga hartzen da kontuan, kide kopuruaren arabera:

KIDE KOPURUA

DIRU-SARRERAK

ERRENTA BERMATUA / HILABETEA*

AZKEN 6 HILABETEETAKO DIRU-SARREREN MUGA

2

859,58

5.157,48

3

1.018,75

6.112,52

4

1.114,27

6.685,61

5

1.209,77

7.258,64

6 o más

1.273,44

7.640,65

* Errenta bermatuaren zenbatekoak urtero eguneratuko dira.

3.3.1. Ezohiko paseak:

a) Eskabidea, behar bezala beteta eta ereduaren araberakoa.

b) Norberaren datuak:

–NANa.

–AIZ.

–Aurreko bi agirietatik bakar bat ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.

c) Familiako egoera:

1.–Familia-liburuaren fotokopia, haren kide guztiekin, jatorrizkoarekin alderatua, eta halakorik izan ezean, familia-unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala. Erroldako izen-ematea ofizioz egiaztatuko da.

2.–Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko dira:

2.1.–Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria zein egoera hori erakusten duten beste agiri ofizial batzuk.

2.2.–Banantze kasu guztietan, banantze edo dibortzioaren gaineko epai judiziala edo hitzarmen arautzailea eskatuko da. Halakorik ez bada, justifikatu beharko da halakoak ezartzeko ekintzak abiarazi direla.

3.–Ezkontzaz kanpoko seme edo alabaren bat izanez gero, eta aitak halakotzat aitortua badu, aurkeztu beharko da zaintza eta jagoletzari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri ofizial batzuk.

4.–Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak:

4.1.–Azken 6 nominak eta/edo diru-sarreren frogagiriak, izanik horiek pentsioengatik, langabezia prestazioengatik, aldi baterako lanerako ezintasunagatik, elikagaietarako pentsioengatik edo bestelako prestazioengatik. Erakunde eskudunek eman beharko dituzte frogagiri horiek (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, SEPE, mutualitateak, Nafarroako Gobernua eta abar).

4.2.–Autonomoak izanez gero, aurreko urte osoko hiruhilekoetako BEZaren aitorpena eta azken sei hilabeteetako diru-sarreren zinpeko aitorpena, hilabeteka xehatua.

4.3.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aurreko ekitaldiko aitorpenaren fotokopia, bizikidetza-unitateko kideei dagokiena (aita/ama, eta haien ezkontide berriak edo izatezko bikotekideak edo antzeko harreman afektiboa dutenak). Egitera beharturik ez badaude, aurkeztu beharko dute beharturik ez egotearen ziurtagiria, Foru Ogasunak egina.

Aurreko apartatuetan aipatzen den dokumentazioa izan ezean, eskatzaileek bidezko iruditzen zaizkien dokumentu eta ziurtagiriak aurkezten ahal dituzte, frogatzeko ekonomia, gizarte edo familiaren aldetik bizi duten egoera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitakoarekin.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Betiere, aurretik ebazpena emanen da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoarekin.

4.–Igerilekuko paserako arauak.

Udako doako pasea lortu ondoren, hura erabiltzeko arauak eta kirol-instalazioak erabiltzeko arauak berezkoak izanen dira erabiltzaile guztientzat. Igerilekuetako doako paseen araudi horrek udako igerilekua doan erabiltzeko aukera baino ez du jasotzen. Ez da beste erregulazio batzuetan sartzen.

Iragarkiaren kodea: L2011987