260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Ordenantza, Nafarroako Errege Bardeako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako erabileren araudiaren aplikazioa arautzen duena. Hasierako onespena

Errege Bardearen Komunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko uztailaren 30ean egindako batzar arruntean bildurik, hasiera batez onetsi zuen “Nafarroako Errege Bardeako Natura Baliabideak Antolatzeko Planean ezarritako erabileren araudiaren aplikazioa arautzen duen ordenantza” eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua betez, jendaurrean jartzen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe horretan interesdunek azter dezakete Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen bulegoetan (San Marcial kalea, 19, Tutera), egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen. Halaber, Komunitate honen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/board.) egonen da interesdunen eskura.

Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da aipatutako ordenantza onesteko erabakia.

Tuteran, 2020ko urriaren 13an.–Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko burua, José M.ª Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2011982