260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitate morfologikoetan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren espediente bat, xede dituena Zizur Nagusiko Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitate morfologikoak, Promociones Ocec SAk sustatua, unitateen erabilerak eta tipologiak berrantolatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Zizur Nagusian, 2020ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2012642