260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Herri-lurren okupazioa, lur azpiko linea elektrikoa instalatzeko 2. poligonoko 90. lurzatiko “C” azpilurzatian. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, herri-lurren 43,40 m² okupatzeko, Gustavo Parco Arrondok lur azpiko linea elektrikoa instalatu nahi baitu Alesbesko 2. poligonoko 90. lurzatiko “C” azpilurzatian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan interesdunen eskura, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da Udalari dagokionez, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Alesbesen, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2012319