260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Egoitza elektronikoa sortzea

Untzueko Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

2011ko martxoaren 4an, Untzueko Udalak, osoko bilkuran, erabaki zuen egoitza elektronikoa sortzea Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoan sartuta, www.agrupacionvaldorba.es helbidean. Erabaki hori 2011ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.

Aipatu egoitza elektronikoa berriki aldatu da, eta bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Untzueko Udalak, osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Untzueko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://unzue.sedelectronica.es. Untzueko Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Untzueko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatzeko.

Untzuen, 2020ko urriaren 3an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2011969