260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

3. sektoreko URI 3 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak berreskura ditzake alkateak larrialdi eta eraginkortasun arrazoiak direla-eta. Hortaz, xedapen horrekin bat, alkateak ebazpen bat eman du 2020ko urriaren 20an, behin betiko onesteko Azkoiengo 3. sektoreko URI 3 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Pérez Ricarte SLk sustatuta.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2012385