260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, desjabetze-espedienteak ukitutako finka okupatu aurreko aktak egiteko, Iruñeko Gazteluko plazako 26 eta 27 eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziarekin bat etorriz

Iruñeko Udalak 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuran erabakita (PLE-03-JUL-19, 18/US), onetsi zen Gazteluko plazako 26 eta 27 eraikinetan, plan bereziari jarraituz, oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda (2020ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 14koa). Plan berezi hori 2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran onetsi zen (PLE 01-MAR-18, 5/CU), eta 2018ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 23an.

Halaber, Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 30ean erabakita (2020ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa), Iruñeko “Gazteluko plazako 26. eta 27. zenbakietako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” burutzeko lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presako deklaratu zen, nahitaez desjabetzeko. Sustatzailea Iruñeko Udala da.

Horrenbestez, Iruñeko Udalak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko 2. eta 3. arauetan adierazitakoarekin bat, erabaki du deitzea desjabetzeak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei eta titularrei, norbanako zedulatan jakinaraziko zaien moduan, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta “Diario de Navarra” eta “Diario de Noticias” egunkarietan argitaratuko diren iragarkietan ere, okupatu aurreko aktak egiteko, ondotik zehazten den tokian, egunean eta orduan ager daitezen, ezertan ukatu gabe finkara joateko aukera, beharrezkotzat joz gero:

TOKIA

DATA

ORDUAK

Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoa. Hilarión Eslava kalea, 1 bis, Iruña (Nafarroa).

2020ko azaroaren 27a, ostirala

10:00

Iragarki honek balio izanen du jakinarazteko identifikatu ezin izan diren interesdunei, ukitutako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide jakinik gabekoei, halakorik egonez gero, bat etorriz indarrean den Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin.

Ukitutakoak edo horien ahaldunak agertuko dira, Nortasunaren Agiri Nazionala aldean daramatela, baita beren titulartasuna frogatzen duten agiriak ere, eta perituak eta notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

Interesdunek beren eskura izanen dituzte espedientea eta planoak Iruñeko Udalaren Birgaitze Bulegoan, Hilarión Eslava kaleko 1 bis zenbakian.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Idazkari teknikoa, Fermín Bacaicoa Barnó.

Iragarkiaren kodea: L2012540