260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARTZIRIAIN

10. poligonoko 150b eta 150c herri-lurzatien desafektazioa, erabilera lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Gartziriaingo Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 9an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea desafektazioa, Gartziriaingo Kontzejuaren zenbait herri-lurzatiren erabilera lagatzeko 10. poligonoan; zehazki: 5,43 metro koadro 150B lurzatian eta 212, 14 metro koadro 150C lurzatian. Helburua da hustubidea jartzea, hondakin urak biltzeko.

2. Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea.

3. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko baimena emateko.

Gartziriainen, 2020ko irailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Jose Javier Donazar Galar.

Iragarkiaren kodea: L2012323