260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Akats zuzenketa, Cordovillako Hiri-jarduketarako plan bereziaren iragarkian

247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an, argitara eman zen Cordovillako 1. poligonoko 741. lurzatiaren Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespenari buruzko iragarkia. Transkripzio akatsa dela medio, oker adierazi zen ukitutako lurzatia 714.a zela, plan bereziak benetan ukitzen duena 741. lurzatia baita.

Iragarki honen bitartez aipatutako akatsa zuzentzen da eta espedientea berriz ere jendaurrean jartzen, hilabeteko eperako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Getze Galarren, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2012413