260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Herri-lurren desafetazioa, haien erabilera lagatzeko, hegaztiak gizentzeko haztegia paratzearren. Jendaurreko informazioa

Fiteroko Udalak, 2020ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea 2. poligonoko 147., 171., 173., 203., 213., 235., 249., 252., 223. eta 228. lurzatien desafektazioa, ondotik haien erabilera lagatzeko, Fiteroko udal-mugartean hegaztiak gizentzeko haztegiaren jarduera paratu ahal izateko. Sustatzailea Avícola Cintruénigo SL da.

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria, herri-lurren erabileraren lagapena arautuko duena.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, bidezkoa bada onets dadin.

Fiteron, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2012456