260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatian. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 27an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena Lizasoaingo 8. poligonoko 253. lurzatian. Hitzarmena Oltza Zendeako Udalak eta Reyes Latienda Martinezek sustatu dute.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Oltza Zendean, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2012548