260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza, Kirol eremuen erabilera (padel pistak eta udal pilotalekua) arautzen duena. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Cascanteko Kirol eremuen erabilera (padel pistak eta udal pilotalekua) arautzen duen ordenantzaren proposamena azterturik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko Kirol eremuen erabilera (padel pistak eta udal pilotalekua) arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua betetzeko.

Cascanten, 2020ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2011984