260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza, dirulaguntzak emateko deialdia arautzen duena, Burlatako Udalaren babespeko garraiorako laguntza ekonomikoak eman beharrez. Interpretatzeko eta zuzentzeko erabakia

Burlatako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, Udal honetako Zerbitzu Orokorren Informazio batzordeak emandako aldeko irizpenean oinarrituz eta ikusirik Idazkaritzaren 2020ko uztailaren 29ko txostena, erabakia hartu zuen interpretatzeko eta zuzentzeko dirulaguntzak emateko deialdia arautzen duen ordenantza, babespeko garraiorako laguntza ekonomikoak emateko. Hona hemen:

1.–Aldeko txostena ematea Burlatako herritarretan desgaitasuna dutenei babespeko garraiorako gizarte laguntzak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duen udal ordenantzaren interpretazioari (deialdia 2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an), eta beraz:

a) Okerrak dira banakako ebaluazioaren araubideari buruzko erreferentziak, deialdian jasotzen direnak (batez ere tituluan eta 1. artikuluan). Beraz, ezabatu eginen dira, eta araubidea norgehiagokakoa dela adieraziko da.

b) 7.1 apartatuan, “guztiei batera” dioen paragrafoa, “proportzian” ulertu behar da. Eskatutako zenbatekoak aurrekontuko partida gainditzen badu, dirulaguntzaren portzentajea proportzioan gutxituko zaie eskatzaileei.

c) 7.2.3 apartatuan, ondoko hau sartuko da: Burlatako Udalak, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazturik, “erantsitako ereduaren arabera, zentro okupazionalak emandako ziurtagiriaren bidez justifikatu ondoren” onuradunaren izenean eginen du ordainketa, laguntzaren titularrak aditzera emandako banku-kontuan.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

Burlatan, 2020ko urriaren 14an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012042