260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Udalaren auzo baratze ekologikoak arautzen dituen ordenantzan (38. ordenantza). Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Auzo baratzeak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen dira ondoko artikuluak, behar diren ondorioak izateko; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Indarra hartzea.

Ordenantzaren aldaketa honek hartuko du indarra Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta artikuluak agertu eta biharamunean.

Berriobeitin, 2020ko urriaren 15ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

ALDAKETA UDALAREN AUZO BARATZE EKOLOGIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Aldatutako artikuluak

10. artikulua. Instalazioen erabilera eta mantentze-lanak.

.../...

g) Martxoan, apirilean eta maiatzean baino ez da baimenduko makinak erabiltzea baratzeak prestatzeko (motokultoreak eta motoaitzurrak). Horretarako ordutegia izanen da 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan. Debeku izanen da horiek erabiltzea larunbat, igande eta jaiegunetan. Hori ez bada betetzen, dagokion zehapena ezarriko da.

12. artikulua. Baratzezaintza ekologikoa.

.../...

c) Konpost egiteko erabiltzen ez diren zaborrak eta hondakin organikoak eramanen dira Mankomunitatearen edukiontzietara edo baratzeen adjudikazioa dutenek berek prestaturiko bilketa-guneetara. Debeku izanen da edonolako zaborrak biltzea baratzeen barnean, haien inguruan edo haietarako sarbideetan.

16. artikulua. Arau-hausteak.

.../...

i) Baratzeak prestatzeko makinak erabiltzea 10.g) artikuluan ezarritako ordutegi eta denboralditik kanpo.

Iragarkiaren kodea: L2012214