260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Birpartzelazio proiektua S-15 sektoreko UE-2 unitatean. Behin betiko onespena

Arguedasko Gobernu Batzarrak, 2020ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat birpartzelazioa egiteko ekonomia-jardueretarako eremuan, UE-2 unitatean (S-15 sektorea). Proiektu hori idatzi da hala ezarrita zegoelako Arguedasko Udalaren eta NASUVINSAren artean 2019ko martxoaren 14an sinaturiko hitzarmen batean, tokiko ekonomia-jardueretarako poligono bat sustatu eta gauzatzeko xedez.

Aipatu espedientea jendaurrean egon zen 20 egunez, hasierako onespenari buruzko iragarkia 2020ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 6koan, argitaratu zenetik hasita, azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Erabaki horretan jaso zen, hain zuzen, alegaziorik jarri ezean, proiektua behin betikoz onetsita geratuko zela.

Horrenbestez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behin betiko onetsita geratu da aipatutako birpartzelazio proiektua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 c) artikuluan xedatua betetzeko (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2020ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2012339