260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloabeitiko UDMB + UD2 MB sektorerako. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2020ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloabeitiko UDMB + UD2 MB sektorerako, Udalak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Mutiloan, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2012578