260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, izan dadin herritarrek, telekomunikazio sareen bidez, eskura duten helbide elektronikoa. Egoitza horren titulartasuna eta administrazioa Ameskoabarrengo Udalari dagozkio, ebazpen honen azalpen zatian ezarritako oinarri juridikoek xedatu bezala eta haiei jarraikiz.

Egoitza elektronikoa eratzen da bitartekoa izan dadin herritarrek beren eskubideak gauzatzeko, zehazki, udal administrazioari dagokionez irispide eta harreman elektronikoak izateko eskubideak. Araubide juridikoa eta segurtasuna ematen zaizkio Ameskoabarrengo udalerriko toki administrazioaren aplikazio eremuan.

Bigarrena.–Helbide hau ezartzen da irispidea izateko Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikora: https://amescoabaja.clmtec.es. Hona hemen dagozkion ezaugarriak eta argibideak:

1. Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea helbide elektroniko honetan: https://amescoabaja.clmtec.es.

Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoan sartzeko, Ameskoabarrengo Udalaren webgunea erabiltzen ahalko da (www.amescoabaja.org), egoitza elektronikoaren atalera joz. Ameskoabarrengo Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra, haren legezko ordezkariaren bidez, zeina baita Udaleko alkatea. Eskura jartzen du Internet sarea, handik irispidea izateko Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikora:

–Herritarrendako Arreta Zerbitzua: San Anton kalea 30, 31272 Zudairi (Nafarroa). Telefonoa/Faxa: 948 539008.

–Aurrez aurreko kanala: udal bulegoetan ere izanen dituzte herritarrek eskura Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez ematen diren zerbitzuak.

–Telefono bidezko kanala: Ameskoabarrengo Udalaren telefonoaren bidez informazioa emanen da egoitza elektronikoan ematen diren zerbitzuez. Telefono zk.: 948 539008.

–Aurrerapen teknologikoei esker, teknologiak ahalbidetzen duen beste zernahi kanal.

Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoak aukera emanen du kexak eta iradokizunak bide telematikoz aurkezteko. Aurrez aurreko kanalaren bidez ere eskuratu ahalko da kexak eta iradokizunei buruzko informazioa.

Behar den kasuetan, identifikatzeko eta herritarren komunikazio seguruak bermatzeko, sinadura elektronikoko sistemak erabiliko ditu Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoak, bat etorriz Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearekin (urriaren 1eko 39/2015 Legeak aldatua). Betiere, Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri egonen da, kontsulta egiteko, egoitzan onartzen diren ziurtagiri digitalen zerrenda, eta horiek non eskuratu adieraziko da.

Hirugarrena.–Udaleko arlo eta zerbitzu bakoitzari ardura esleitzea, behar diren neurriak har ditzaten, zeinek bere kudeaketa eremuan, osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzeko Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez irisgarri dauden informazioari eta zerbitzuei dagokionez.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman dadila argitara Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoa sortzeko ebazpen hau, behar diren legezko ondorioekin. Argitaratu eta biharamunetik sartuko da indarrean.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea, halaber, Ameskoabarrengo Udalaren webgunean eta Udalaren egoitza elektronikoan bertan, eta horrekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialeko argitalpenerako esteka. Ebazpen hau igortzea Udaleko alor eta zerbitzu guztietara, bai eta zinegotzitzetara ere, haren berri izan dezaten eta ondorioak izan ditzan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik bertatik.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalari, osoko bilkuran.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko urriaren 15ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2012228