260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Administrari-ofizialaren lanposturako izendapena

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 13an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen onestea deialdia, Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. A02 zenbakia du plantilla organikoan lanpostu horrek. Deialdia 2020ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

Alkatetzak, 2020ko ekainaren 2an emandako 2020-0074 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpen hori 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean.

Jarduneko Alkatetzak uztailaren 15ean emandako 2020-0166 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren eta deialdiaren iragarkian atzemandako akatsa zuzendu zen. Ebazpen hori 2020ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Hautaprobak amaituta, kalifikazio epaimahaiak gainditu zuen izangaia izendatzeko proposamena egin zuen.

Proposamen hori 2020ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta hark txosten bat eman du 2020ko urriaren 6an, gastuari aurre egiteko adina kreditu badagoela adierazten duena.

Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Cintruenigoko Udaleko funtzionario izendatzea Hortensia Chivite Trincado andrea, C mailako administrari-ofizial lanpostua betetzeko, deialdian ezarritako probak gainditu dituen izangai bakarra delako. Funtzionario araubideko A02 lanpostu hutsa esleitu zaio.

2. Izendatutako izangaiari jakinaraztea kargua hamar egun naturaleko epean hartu beharko duela, izendapenaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eta ohartaraztea hala egiten ez badu, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, galduko dituela dituen eskubide guztiak toki erakunde honetako funtzionario izaerako administrari-ofizial izateko.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileriaren alorrari eta udal Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta Udalaren webgunean eta Cintruenigoko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Cintruenigon, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2012026