260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

566/2019 EBAZPENA, urriaren 20koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, agintzen duena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espediente bat (0000369/2020 prozedura arrunta), Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, zeina aurkeztu baitzen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere. Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Erregistroan 2020ko urriaren 7an sartu zen 2020ko urriaren 5eko idatzi baten bidez, igor diezaiotela administrazio espediente bat (0000369/2020 prozedura arrunta), Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, zeina aurkeztu baitzen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere. Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua. Eskatu du, orobat, interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1, 2 eta 4 artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espediente bat (0000369/2020 prozedura arrunta), Uharteko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, zeina aurkeztu baitzen Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 51/2020 Ebazpena baliogabetzeko aurretiazko errekerimendua presuntzioz ezestearen aurka, baita berretsitako ebazpenaren aurka ere.

Ebazpen horren bidez erabaki zen 2017-2019 aldirako, behin betiko, Toki Inbertsioen Planean ez sartzea “Erabilera anitzeko guneak dituen eraikineko estalkia zaharberritzea” izeneko inbertsioa, Uharteko Udalak sustatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2012393