260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2020 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin-behinekoz onesten duena: “NA-134 errepidean, 52+300 k.p.an, San Adrianen (Nafarroa), bidegurutzea egokitzeko eraikuntza proiektua”.

Proiektu hau aurkeztu da, behin-behinekoz onets dezaten: “NA-134 errepidean, 52+300 k.p.an, San Adrianen (Nafarroa), bidegurutzea egokitzeko eraikuntza proiektua”.

Jarduketaren xedeko eremuan, gaur egun, bidegurutze bat dago, San Adriango industrialdea, NA-8710 errepidea eta NA-134 errepidea lotzen dituena, bi mugimendu hauetarako bakarrik: NA-134 errepidetik etorrita industrialdera ateratzeko, eta errepide horrexetan sartzeko, Andosilla-San Adrián aldera, industrialdetik eta NA-8710 errepidetik etorrita. NA-134 errepidetik ateratzeko, dezelerazio errei bat dago, zuzenekoa, eta sartzeko, errei paralelo bat erabiltzen da.

Proiektuan zehaztutako obren arabera, gaur egungo bidegurutzearen ordez, biribilgune itxi bat egin nahi da NA-134 errepidearen 52+300 k.p.an, bide guztiekin konektatzeko aukera emanen duena. Biribilgunearen barneko erradioa 25 metrokoa izanen da, eta kanpokoa, 30 metrokoa. Horrek berekin dakar adar bakoitzak biribilgunearekin dituen konexioak egokitzea, egungo plataformak aprobetxatuz, zabalduko baitira proiektatutako trazadurak alorrak edo lorategiak okupatzen dituen tokietan.

Jarduketaren guztirako luzera, NA-134 errepideari dagokionez, 500 metro ingurukoa da.

Proiektuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean eskatutako dokumentazioa dauka.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta hark proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Proiektu hau behin-behinekoz onestea: “NA-134 errepidean, 52+300 k.p.an, San Adrianen (Nafarroa), bidegurutzea egokitzeko eraikuntza proiektua”.

2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari (eranskinean ageri da ondasun eta eskubide horien zerrenda).

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta San Adriango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta San Adriango Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 16an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“NA-134 ERREPIDEAN, 52+300 K.P.AN, SAN ADRIANEN (NAFARROA), BIDEGURUTZEA EGOKITZEA”

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

SAN ADRIANGO UDAL-MUGARTEA

SAN-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

327

1

1175

A

Elkorra

SAN-02

Gil Miguel, Basilio

95

1

391

A

Alorra Ureztalurrak

SAN-03

Pellejero Navarro, M.ª del Carmen Silvia

273

1

392

A

Alorra Ureztalurrak

SAN-04

López Azcona, Esperanza

225

1

393

A

Alorra Ureztalurrak

SAN-05

Montes Cristóbal, María Teresa

217

1

394

A

Alorra Ureztalurrak

Montes Cristóbal, María Carmen

SAN-06

Muro López, José Antonio

585

1

403

A

Alorra Ureztalurrak

Muro López, Carlos Enrique

SAN-07

Munilla Arriezu, José Gabino

1

1

404

A

Alorra Ureztalurrak

SAN-08

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

390

1

1158

A

Lurzorua

SAN-09

Elikagaien Segurtasunaren eta Teknologiaren Zentro Nazionala

6

1

386

A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2012297