260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3542E/2020 EBAZPENA, urriaren 19koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza-deialdi honetarako gastua: “Enpresentzako dirulaguntzak 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzeko”.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 7an emandako 47E/2020 Ebazpenaren bidez, 1.080.000 euroko gastua baimendu zen dirulaguntzak emateko 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzearren, 2020ko gastu-aurrekontuaren “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 47E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 400.000 euro gehitzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketan kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua eta ondoren egindako gehikuntza, deialdi horretarako kredituari 400.000 euro gehituz.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 400.000 euro gehitzeko. Diru hori 2020ko gastu-aurrekontuaren “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2012265