260. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2455/2020 EBAZPENA, urriaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 180/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Faustino Cordón Moreno jaunak jarri zuen, Sara María Hernáiz Oyaregui andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

Faustino Cordón Moreno jaunak, Sara María Hernáiz Oyaregui andrearen izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren martxoaren 26an emandako 65E/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezesten da Sara María Hernáiz Oyaregui andreak jarritako gora jotzeko errekurtso bat, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak 2020ko urtarrilaren 13an hartutako Erabakiaren aurka jarritakoa. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 180/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Faustino Cordón Moreno jaunak jarri zuen, Sara María Hernáiz Oyaregui andrearen izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Faustino Cordón Moreno jaunari, Sara María Hernáiz Oyaregui andrearen izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2012451