258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren urriaren 2ko 2020 - 0057 Ebazpenaren bidez, eskuordetze hau eman da:

Ikusirik ezkontza zibila egiteko espedientea, Puiuko Erregistro Zibilean instruitua eta izapidetua (3/2020 espedientea),

Ezkongaiak agertu direlarik Puiuko Erregistro Zibil honetan, aipatu ezkontza Puiko udaletxean 2020ko urriaren 11n egiteko,

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluekin bat eginez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Idoia Navarlaz Sánchez zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Eskuordetza honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Puiun, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2011927